Bertso Eskolen Eguna 2025 Izen-ematea
Ekainaren 1ean, Iruñeko Txantrea auzoan, Bertso Eskolen Eguna ospatuko dugu. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduera honek egun osoko egitaraua izanen du.
Ohar gehiago galdetegiaren azpikaldean.
EGITARAUA:
11:30ean: Nafarroako Eskolarteko Txapelketa Txikiaren finala.
13:30ean: Bazkaria (postrea Bertsozale Elkarteak eskainiko du)
14:30ean: "Gure ahots bideo motz" bideo lehiaketaren proiekzioa eta sari banaketa.
15:15etan: Alde Zaharrera bisita.
17:30etan: Itzulera
OHARRAK:
Ikasleek hamaiketakoa eta bazkarirako ogitartekoa eraman beharko dute.
Arropa: Ikasleek berokia/anoraka eraman beharko dute eguraldiak hala eskatzen badu.
Autobusaren prezioa: 5€ ikasleko (egunean bertan emango diote dirua arduradunari).
Behin izena emandakoan, baieztapen mezua jasoko duzu posta elektronikoan.