Ramon Amundarain Otegi hil da
2025/11/01
Itsasondon sortu eta Ordizian bizi zen bertsozale, euskalzale eta kulturzale nekaezina, Iparra-Hegoako arima eta Bertsozale Elkarteko hainbat eta hainbat ekitalditako sukaldaria izan da 'Amunda'.
Bertso saioen aurretiko zein ondorengo lanen zama arindu izan digu hainbatetan Amundak egindako jatordu goxoak. Ordizian hil zen bart 74 urte zituela.
Iparra-Hegoa ekimeneko sustatzaile nagusia izan da Amunda eta, horren bidez, Bertsozale Elkarteak antolatutako hainbat ekimenetako otorduak ere bere gain hartu izan ditu. Bertso Egunak, Eskolartekoak, zein BEC-eko finaletan bezperatik hasi eta egun berainoko otorduen arduradun izan da.
Agurra bihar, azaroaren 2an emango zaio Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etan.
Eskerrik asko guztiagatik, Amunda!
