Gipuzkoa

Erabaki da Gipuzkoako Eskolarteko finalean ariko den zortzikotea

2018/03/19
Joan den ostiralean erabaki zen zein zortzi bertsolari ariko diren Lasturren, apirilaren 20an jokatuko den bat-bateko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalean. Azken kanporaketa Anoetako Kuku Elkartean izan zen, eta Maddi Aiestaran nagusitu zen 60 entzule ingururen aurrean.

Xabier Agirre, Maddi Aiestaran, Hodei Munduate, Eder Iturralde eta Araitz Sagarna aritu ziren bertsotan ostiral gauean, Anoetako Kuku Elkartean. 65 entzule inguru bertaratu ziren eta Maddi Aiestaran beasaindarra izan zen saioko irabazlea. Apirilaren 20an, beraz, Lasturko finalean ariko da. Horrez gain, finaleko zortzikotea zein izango den ere argitu zen Anoetan. Honakoa:

- Imanol Albizu Gurrutxaga (Zestoako kanporaketako irabazlea)
- Haizea Arana Cardenal (Oñatiko kanporaketako irabazlea)
- Uxue Alkorta Iturbe (Orioko kanporaketako irabazlea)
- Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Ereñotzuko kanporaketako irabazlea)
- Maddi Aiestaran Iparragirre (Anoetako kanporaketako irabazlea)
- Oihana Arana Cardenal
- Aitor Tatiegi Loidi
- Oihana Labiano Sorazu

Finala ere, aurten lehenengoz, bertso afari formatuan izango da, Lasturren. Ohi bezala, txartelak www.bertsozale.eus webgunean izango dira salgai, apirilaren 18ko eguerdia bitarte.

Agenda

2018-10-21 Zerain Lagun-artekoa

Jaiak, Jubilatuen Eguna. Bazkaria bertsolariekin

2018-10-26 Eskoriatza Jaialdia

Ikasturte hasierako bertso jaialdia

2018-10-27 Beasain Plaza librea

Txistulari alardea. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

1997-10-21 Iruñea

Andoni Egaña, Jon Sarasua

Egaña:
Botererako iraultza
ezin da albora laga,
boterean goxatzea
zenbait jendailaren plaga.
Duela gutxi gendun mintzagai
Cheren ikasgaia, hara:
"Iraultzak ez du bate zentzurik
etengabea ez bada.

J. Sarasua:
Iraultza genuen hitz bat
mundiala ta itzela,
itzaltzen hasia zena
ni hazten hasi nintzela.
Utopiaren errautsak, baina,
jakin harro litezkeela,
Nafarroa Oinezek Tafallan hautsak
harrotu zitun bezela.

Egaña:
Gaztetxo geran garaian
inor ezin egon lasai;
bidean zerbait galtzen da,
hala hartu diot usai.
Nik ilea ta utopi-nahia,
biak galduak ditut, ai!
Ilearenak ez dit ajola
baina utopiarenak bai.

J.Sarasua:
Iraultza zen hitz haundia,
gelditu ote zen hutsean?
Edota marxismoaren
inposiblismo hotzean.
Nere ustetan hemen bi hitzak
batu litezke funtsean,
gure iraultza irauntza baita
garenaren ametsean.

Egaña:
Ordubetean gauza asko
joan dira oholtza hontan:
mutikoak panpinekin
eta neskatxak pilotan;
relijioai errespetoa
ta maitasuna errotan;
iraultza haundia gauzatzen baita
iraultza txiki askotan

J.Sarasua:
Saio hontan egin dugu
iraultza txikien aipu.
Gure Manuk poemekin
majo inguratu gaitu!
Goi arnasakin hasi gera ta
orain behar da amaitu,
bertso saioen irauntzak ere
bere muga behar baitu.

Juaristi, Joan Mari "Atano" (1866-1939)

Jaio 1866-10-21

Luisa Mendizabalekin 1890ean ezkondu eta Floreaga etxean bizi izan ziren. Hamar seme-alaba izan zituen, zazpigarrena Atano III.a, Mariano Juaristi pilotari handia....