Gipuzkoa

Apirilaren 17an izango dira Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna eta Eskolarteko finala, Eibarren

2016/03/23
Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute bertso-eskoletako haur eta gaztetxoek, goizean Eskolarteko finala jokatuko da eta arratsaldean jolasak izango dira

Apirilaren 17an ospatuko da Eibarren Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, eta Eskolarteko finala ere bertan jokatuko da. Goizeko 11:30ean hasiko da Coliseo antzokian eta aurrez eginiko bost kanporaketetatik sailkatutako ondorengo zortzi bertsolariek abestuko dute:

Gontzal Belategi

Beñat Mujika

Andoni Mujika

Aizpea Garmendia

Urko Arregi

Itziar Mendia

Libe Goenaga

Ane Peñagarikano

Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi arituko da.

Finala bukatu ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute gaztetxoek arratsalderako prestatutako jolasei ekin aurretik.

Egun honetarako autobuseko txartela eta kamiseta salgai egongo dira www.bertsosarrerak.eus webgunean martxoaren 31 arte.