Aizpea Garmendia, Eskolarteko finalera sailkatua

2016/03/14
Aretxabaletan izan zen Eskolarteko Txapelketako laugarren kanporaketa, eta Aizpea Garmendia lazkaotarrak irabazi zuen

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zen martxoaren 11n Aretxabaletako Murualde elkartean. Elkartea jendez lepo, afalondoren izan zen saioan abestu zuten Haizea Arana, Aritz Irigoien, Aitor Tatiegi, Peio Iriarte, Maddi Aiestaran eta Aizpea Garmendia bertsolariek. Azken hau izan zen saioko irabazlea, beraz, apirilaren 17ko finalera zuzenean sailkatua. Gainontzekoek aste honetan jokatuko den azken kanporaketako emaitzen zain egon beharko dute.

Ostegunean izango da aste honetako kanporaketa Azkoitiko Iraurgi elkartean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariek abestuko dute:

Lierni Rekondo

Naroa Agirre

Iker Letamendia

Imanol Albizu

Itziar Mendia

Urko Arregi

Afarirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira asteazkenera arte. Azkoitiko saio honetan erabakiko da finalean kantatuko duen zortzikotea.

Aretxabaletako bertsolariak gai-jartzailearekin.