Ahalduntze Bertso-Eskola: programa 2017-2018

PDF document icon Ahalduntze Bertso-eskola 2017-2018.pdf — PDF dokumentua, 87 KB (89583 bytes)

BDB gaur

2013-09-21 Lesaka

Erika Lagoma

Amatasuna marrazten dute
borobila ta arroxa
baina guztiak izan dezake
gordeta punta zorrotza.
Zortzi hilabetez tripa haundidun
eta neskatxa panpoxa
kirofanoa zen hotza
ez zen oso aproposa.
Espulsiboan paratu nintzen
eta ez zen izan motza
bi ume eder erditu nitun
eta ze-nolako poza! (bis)

Gauetan erne goizetan berdin
zinez hau ez da jolasa
eta batzutan pentsa dezaket 
ni ez naizela kapaza.
Triste egotean hartu ohi diot
ejerzitoaren traza
beti inguruan saltsa
ta uzkurtzen zait arraza.
Egunak luze jada bi urte 
aurretikan zaizkit pasa
eta batzutan ez dakit nondik
hartu daitekeen arnasa. (bis)

Momentu onak ere badaude
atera diet etekin
ahal denean begiak itxi
eta egunari ekin.
Egun batzutan siesta luzea
egiten dute behinepin
beti gaude elkarrekin
eta dena ez da samin.
Nere amak sarri abisau zidan
"Erika hartuko duzu min"
baina amari horretan ere
ez nion kasorik egin. (bis)

Camoussarry, Jean Baptiste

Hil 1842-09-21

"Jean-Baptiste Camoussarry marinel familia batean jaio zen Ziburun. Aita tirabira batean galdu zuen, jaioberria zelarik. 1838an egin zen eta, laster, Larresoroko Seminarioko irakasle izendatu zuten. D...

Agurtzen ditut maiteminakin

Aldaki gehiago:ikus ZERUTARRA ZAN BEINGO BATEAN