Eskolartekoa 2018

Lurraldeetan lehen urratsak eginda, ekainaren 9an Saran egingo da Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala.

Udaberria iristerako emanak zituen lehen pausoak 2018ko Eskolartekoak. Lurralde mailako ekintzak gauzatu ditugu lehendabizi Ikastolen Elkartea eta Bertsozale Elkartea elkarlanean, haurrei eta gazteei jendaurrean bertsotan egiteko espazioak eskainiz.

2017-06-10 Sara

EUSKAL HERRIKO BAT-BATEKO TXAPELKETAREN FINALA ETA FESTA

Aurreko urteko esperientzia errepikatuz Saran izango da, ekainaren 9an. Egun osoko festa antolatuko da. Finalari buruzko informazioa www.bertsozale.eus eta www.ikastola.eus atarietan argitaratuko da.

11:00etan, bat-bateko txapelketaren finala gauzatu zen Sarako trinketean. 15-18 urteko 13 gaztek hartu zuten parte:

Finalari buruzko informazioa www.bertsozale.eus eta www.ikastola.eus atarietan argitaratu da. Finaleko bertsoaldiak ere ikusgai jarriko dira www.bertsoa.eus webgunean.

Saioaren ondotik festak jarraipena izango du Lur Berrin. Besteak beste, bazkaria eskainiko da lehendabizi Idokiren eskutik, 14:00etan.

LURRALDEETAKO ESKOLARTEKOAK

Lurralde bakoitzak bere txapelketa izan du. Bat-batekoari dagokionez, zenbait lurraldek kanporaketak egin dituzte eta finala, kasu batzuetan, Bertso Eskolen Egunarekin batera gauzatu da.

Gipuzkoan izan dira goiztiarrenak. Bat-bateko txapelketari dagokionez, otsailaren 16an hasi zen egitasmoa Zestoan, eta ostiralero egin dira kanporaketa saioak martxoaren 16ra arte. Idatzizkoan ere saio bat baino gehiago egin dira Gipuzkoan, eskualdeka.

Bizkaian ere bat-bateko saioetan kanporaketa saioak egin dira, eta idatzizkoa ere bat-bateko finalarekin batera gauzatu da.

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan bi kanporaketa saio egin dira, finalaren aurretik.

Araban eta Nafarroan saio bana egin dira bat-batekoari dagokionez. Egun hori Bertsoa Bizi Gazte Eguna ospatzeko baliatu dute, gainera, arabarrek; espresuki Araban bertsolaritza sustatzeko abian den egitasmoa da hori. Bestalde, idatzizko txapelketa ere egin da han eskualdeka eta finala maiatzaren 26an egingo da Gasteizen; ekitaldi berean egingo dute haurrek bat-batean.

Eskolarteko azken eguneko jaiak eta Bertso Eskolen Egunak

  • Gipuzkoa. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala apirilaren 20an, Lasturren || Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 6an, Tolosan
  • Nafarroa. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala apirilaren 20an, Iruñean || Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 6an, Leitzan
  • Bizkaia. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala zein Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 6an, Balmasedan
  • Araba. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala (gazteena) zein Bertsoa Bizi Gazte Eguna maiatzaren 12an, Legution | Eskolarteko bat-bateko txapelketa (haurrak) maiatzaren 26an, Gasteizen
  • Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala zein Bertsu Eskolen Eguna maiatzaren 19an, Hazparnen
  • Eskolarteko bat-bateko txapelketaren Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 9an, Saran