Eskolartekoa 2025
Neguaren bukaera aldera hasi zen 2025eko eskolartekoa eta ekainaren 14an eman zitzaion bukaera Arantzan, Euskal Herriko Eskolarteko jaiarekin.
37. Eskolartekoa izan da 2025ekoa, Euskal Herrikoari dagokionez. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dugu elkarlanean bat-bateko egitasmoa, eta 14-18 urteko gazteek hartzen dute parte.
Martxoan hasi eta ekainera bitarte egin dira lurraldeetako kanporaketa saioak eta finalak.
Nafarroako finala izan zen jokatzen lehena: apirilaren 11n, Irurtzunen. Hiru egunera, Gipuzkoako finala jokatu zen, apirilaren 14an, Azpeitian. Gerora egin ziren Araban (maiatzaren 24an), Bizkaian (maiatzaren 31n) eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituen txapelketa (ekainaren 7an).
Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa ekainaren 14an izan zen Arantzan (Nafarroa).
Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finalak
|
|
