Eskolartekoa 2017

Lurralde guztietan egingo dira gazteen neurrira antolatutako saioak; finalak udaberrian jokatuko dira, gehienak Bertso Eskolen Egunen baitan. Euskal Herri mailako jaia ekainaren 10ean egingo da, Saran.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dugun Eskolartekoak jendaurrean bertsotan egiteko abagunea eskaini die haurrei eta gazteei beste behin; lurraldeetatik hasi eta Euskal Herri mailako jaian elkartu arte.

2017-06-10 Sara

EUSKAL HERRIKO FINALA ETA FESTA ekainaren 10ean izan zen Saran.

11:00etan, bat-bateko txapelketaren finala gauzatu zen Sarako trinketean. 15-18 urteko 13 gaztek hartu zuten parte:

Pantxika Solorzano eta Joana Itzaina aritu ziren gai-jartzaile eta aurkezle lanetan, hurrenez hurren. Epaile taldea herrialde bakoitzeko epaile banak osatu zuen: Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia), Elisa Iztueta (Gipuzkoa), Lierni Elorza (Lapurdi), Saioa Mitxelena (Nafarroa) eta Iban Thicoipe (Baxenabarre). Txapela Amets Arzallusek jarri zion irabazleari.

Finalari buruzko informazioa www.bertsozale.eus eta www.ikastola.eus atarietan argitaratu da. Finaleko bertsoaldiak ere eskura daude www.bertsoa.eus webgunean.

Saioaren ondotik festak jarraipena izan zuen Lur Berrin. Bazkaria eskaini zen lehendabizi Idokiren eskutik eta jarraian rapean aritu ziren, freestylean, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre.

LURRALDEETAKO ESKOLARTEKOAK

Lurralde bakoitzak bere txapelketa izango du. Kanporaketak formatu goxoan egingo dira: bertso afari zein merendu bueltan, edo areto txikietan. Finalak, berriz, oholtzan izango dira, herrialdeko Bertso Eskolen Egunaren baitan kasu gehienetan.

Bizkaian, maiatzaren 11tik 17ra egin ziren kanporaketak (Durangon, Gernika-Lumon, Algortan eta Deustun, hurrenez hurren), eta Gipuzkoan, otsailaren 17an eta 24an, eta martxoaren 3an, 10ean eta 17an - baita saio didaktiko eta bertso-paper kategoriari dagozkionak ere - . Azpeitian, Legazpin, Lasarte-Orian, Oñatin, Tolosan, Altzon, Orion eta Hernanin izan ziren saio hauek.

Eskolarteko azken eguneko jaiak

  • Gipuzkoa. Apirilaren 2an, Azpeitian
  • Nafarroa. Apirilaren 28an, Leitzan
  • Araba. Maiatzaren 13an, Legution (gazteak) | Maiatzaren 27an, Gasteizen (umeak)
  • Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoa. Maiatzaren 20an, Hazparnen
  • Bizkaia. Ekainaren 3an, Markina-Xemeinen
  • Euskal Herriko finala eta festa. Ekainaren 10ean, Saran

Gazteenentzako, bertso merenduak

15 urtetik beherako gazteak ez dira txapelketan lehiatuko. Eurentzako, bertso merenduak antolatu ziren hainbat herritan. Inguruko bertso-eskoletakoak elkartu, eta giro hurbilean eta goxoan egin zuten bertsotan.

Kontsulta itzazu xehetasunak BDBn: