Ahalduntze Bertso Eskolarako gai-jartzaile bila ari da Bertsozale Elkartea

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Ahalduntze Bertso Eskolarako gai-jartzaile bila ari da. Motibazio gutunak aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 29a, asteartea (barne).

Irailetik aurrera forma eta formatu berria izango du Ahalduntze Bertso Eskolak. Orain arte bezala, formazio eta esperimentazio gunea izango da, baina baditu aldaketak: emakumeentzat eta sexu-genero disidentziei zuzendutako gunea izango da aurrerantzean, gonbidatutako hizlariekin edukiak landuko dira eta ibiltaria izango da.

Urrian hasi eta ekainera bitarte, hilero lurralde eta herri desberdin batean elkartzea da asmoa, ibiltaria izatea. Izen-ematearen arabera orraztuko da proposamena.

Irailera orduko, baina, Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartzeko gai-jartzaile bila gabiltza.

Eginkizun nagusiak:

  • Gai-jartzailearen funtzioak eta rolak
    • Koordinazioarekin harremana.

    • Finkatutako helburuen araberako gaiak jartzea.

    • Saioetara joan eta aurkeztea.

    • Beste gai-jartzaileekin koordinatzea: gai-jartzailetza modu kolektiboan egitea.

  •  Kontuan izango da:
    • Bertso mugimenduaren ezagutza

    • Proiektuarengan atxikimendua eta ilusioa

    • Ikuspegi transfeminista.

Gai-jartzailetzak diru saria izango du.

Ahalduntze Bertso Eskolako gai-jartzailea izan nahi baduzu bidali motibazio gutuna komunikazioa@bertsozale.eus helbidera uztailaren 29rako (barne).

Irailean zabalduko da Bertso Eskolarako izen-ematea. Animatzen diren parte hartzaileen arabera erabakiko da gai-jartzaile kopurua, beraz, orduan emango dizuegu erabakiaren berri. Bien bitartean edozein zalantza baduzue, lasai idatzi emailera edo deitu 685 73 40 85 telefonora.