Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Zortziko txikia irrati saioa martxan da, ekainera bitartean

2017/01/13
Ekaina bitartean, bertsolaritzak bere tartea izango du zapaturo, Bizkaia Irratian. Ikasturtean zehar, mila ikasletik gora bertsotan entzuteko aukera izango da irrati uhinen bidez.

Aspaldiko egitasmoa da urtarrilean abian jarri dena. Zortziko Txikia irrati saioa Bizkaia Irratia, Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Bilboko udalaren euskara sailaren arteko elkarlanaren emaitza da.

 Azken urteetan, ia ohitura bihurtu da Zortziko Txikiari Begoñazpi Ikastolako ikasleek ematea hasiera, eta aurten ere halaxe izan da. Begoñazpiko seigarren mailako ehun eta lau ikasle hurreratu ziren Bizkaia Irratiko mikrofonora. Euskara gai bezala hartuta, irrati saioa arrakastatsua izan zen oso. Ikasleen motibazioan eragin handia dauka gelan egindako asteroko lana Bizkaia osora hedatzeak.

 Badakizue beraz, urtarriletik ekainera bitarte, zapaturo daukagu zita Zortziko Txikia irrati saioagaz Bizkaia Irratian.