Zilekoan badugu zer ospatu

2019/04/30
Emankorra izan da aurten ere Zilekoa, eta ikasturtea ondo amaitzeko jaia egingo dugu zapatu honetan Santutxun.

Ikasturte honetan hirugarrenez egin da Zilekoa, eta hiru saioren ostean, ikasturte amaierako jaiaren txanda heldu da. Zapatu goizean batu, eta Santutxuko udabarriko bertso saioa elkarrekin ikusi ostean, kantuan eta poteoan ibiliko gara ingurua alaitzen.

Zilekoaren helburu nagusia Bizkaiko neska bertsolari gazteen topalekua izatea da. Harreman-sarea sortzea, konfiantza-sarea sendotzea eta nesken ahalduntzean eragitea bertso eskoletatik plazarako bidean. Aurtengo saioetan bertso eskolak leku nabarmena hartu du, baina horrez gain, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ines Osinagarekin egon, eta beraien esperientzien berri jasotzeko aukera paregabea ere izan dugu.

2019-02-02 Zilekoa

2019-03 Zilekoa

2019-04-06 Zilekoa