Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Zapatuan egingo da Durangon Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia

2016/02/25
Goizeko 11:00etan hasiko da batzarra Durangoko Plateruena Kafe Antzokian; bazkide guztiak daude gonbidatuta.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du otsailaren 27an, zapatua, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

11:00etan hasiko da batzarra. Aurten, Txapelketa urtea denez, barne aurkezpen txikia egingo da batzarraren ostean. Amaitzeko, luntxa egongo da.

Elkarteko zuzendaritzak bazkide guztiei luzatu gura die zapatuan batzarrera joateko gonbita.