Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Zabalik dago Udabarria Bertsotan 2020 sailkapen fasean izena emateko epea

2019/11/07
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020rako baliagarria izango da Udabarria Bertsotan sailkapen fasea; azaroaren 14ra arte egongo da izena emateko aukera.

2020an jokatuko da hurrengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, Udabarria Bertsotan 2020 sailkapen fasea jokatuko da, maiatzean.

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean izena emateko epea gaur, azaroak 7, zabaldu da eta azaroaren 14ra arte luzatuko da. Data errespetatu beharrekoa izango da.

Fase honetan izena emateko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • Parte-hartzaileak 18 urte beteta eduki beharko ditu, edo 2020an beteko ditu.
  • Bertsozale Elkarteko bazkide izan beharko da.
  • Ezarritako epearen barruan eta antolakuntzak adierazitako bideetatik eman beharko du izena.

Izen-ematea www.bertsozale.eus orrialdean egin beharko da, lotura honetan.

EMAN IZENA HEMEN

Edozein zalantza izanez gero, idatzi bizkaia@bertsozale.eus helbidera edo deitu 94 681 27 11 telefonora.

Izena ematen dutenek udaberrian egingo den aurkezpen batzarrean parte hartu beharko dute.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018ko finalistek eta finalaurrekoetan geratu ziren bertsolariek ez dute sailkapen fasea jokatu beharrik izango, zuzenean sartuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020ra.