Bizkaia

Zabalik dago Udabarria Bertsotan 2023 sailkapen fasean izena emateko epea

2022/10/24
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023rako baliagarria izango da Udabarria Bertsotan sailkapen fasea; azaroaren 1era arte egongo da izena emateko aukera.

2023an jokatuko da hurrengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, Udabarria Bertsotan 2023 sailkapen fasea jokatuko da, maiatzean.

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean izena emateko epea gaur, urriak 24, zabaldu da eta azaroaren 1era arte luzatuko da (biak barne). Data errespetatu beharrekoa izango da.

Fase honetan izena emateko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • 18 urte beteta eduki beharko dira edo 2023an bete
  • Bertsozale Elkarteko bazkide izan beharko da
  • Ezarritako epearen barruan eta antolakuntzak adierazitako bideetatik eman beharko da izena

Izen-ematea atari honetan sortutako formularioan bete beharko da, lotura honetan.

EMAN IZENA LOTURA HONETAN

Edozein zalantza izanez gero, idatzi bizkaia@bertsozale.eus helbidera edo deitu 94 681 27 11 telefonora.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021eko finalistek eta finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek ez dute sailkapen fasea jokatu beharrik izango, zuzenean sartuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023ra.