Zabalik dago Bertsolari Gazteen BBK Sariketan izen emateko epea
2025/10/10
Azaroaren 3an hasiko da aurtengo edizioa eta finala abenduaren 4an jokatuko da; urriaren 19ra arte dago izena emateko aukera.
Udazkenarekin batera, badator Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa. Iaz abiatutako berrikuntzekin jarraituko du aurtengoan ere: egitura eta ariketak aldatu ziren, baita leku batzuk eta sariak ere, eta aurten ere horrela jarraituko du.
Aurreko edizioetan bezala, bi mailatan abestuko dute Bizkaiko bertsolari gazteek; 2007tik aurrera jaiotakoak, batetik, eta 2000-2006 artean jaiotakoak, bestetik:
- Gazteenen mailan hirunaka kantatuko dute parte hartzaileek. Izena banaka eman beharko dute eta talde antolatzailearen esku geratuko da taldekatzea; hurbiltasuna eta harremanak oinarri hartuta egingo dira taldeak.
- Nagusien mailan, aldiz, binaka abestuko dute bertsolariek, eta izen-ematea ere binaka egin beharko dute.
Aurreko edizioetan egin den moduan, kanporaketak goizez jokatuko dira Bizkaiko hainbat ikastetxetan eta finalaurrekoak, ostera, arratsaldez. Nagusienen kasuan, arratsaldeko saioetan hasiko dira lehiatzen.
Izen-ematea gaur hasi eta urriaren 19ra arte luzatuko da: