Uribe Kosta taldea ere finalaurrekoetara sailkatu da

2022/11/09
Leioako Betiko Ikastolan jokatu da Bertsolari Gazteen XXX. BBK Sariketako bigarren saioa Uribe Kosta eta Hego Uribe taldeen artean. Uribe Kosta taldeak lortu du finalaurrekoetarako txartela

Leioako Betiko Ikastolan jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren kanporaketa Uribe Kosta eta Hego Uribe taldeen artean. Uribe Kosta taldeak batu du puntu gehien, beraz, talde honek egingo du aurrera sariketan.

Saioa Mungiako Torrebillela Aretoan jokatu da, eta bertako ikasleen babesa izan dute bertsolariek.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
18 urtera artekoetan:

  • Uribe Kostatik: Naroa Jaio, Maialen Lago eta June Diaz
  • Hego Uribetik: Iraia Lauzirika, Garazi Uriarte eta Haizea Telleria

25 urtera artekoetan:

  • Uribe Kostatik: Peio Lago, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz
  • Hego Uribetik: Maddi Askaiturrieta, Unai Foruria eta Maite Sarasola

2022-11-9 BBK Leioa

 

Gaurko saioko aurkezlea Peio Molinuevo izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Arkaitz Zipitriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.
Datorren astean hurrengo kanporaketa biak jokatuko dira:
Azaroak 14: 10:00etan, Bilbon, Busturialdea-Durangaldea
Azaroak 16: 10:30etan, Mungian, Uribe Butroe-Enkarterri/Ezkerraldea