Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Hego Uribe taldea ere finalaurrekoetara sailkatu da

2019/03/14
Igorren jokatu da Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketako bigarren saioa Arratia eta Hego Uribe taldeen artean. Azken honek lortu du finalaurrekoetarako txartela

Igorren jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren kanporaketa Hego Uribe eta Arratia taldeen artean. Arratiak 285.5 puntu batu ditu, eta Hego Uribek 374, beraz, Hego Uribe taldeak egingo dute sariketan aurrera.

Saioa Igorreko Arratia institutuan jokatu da, eta bertako ikasleen babesa izan dute bertsolariek. 

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

• 18 urtera artekoetan:

• Hego Uribetik: Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre, Maider Altuna
• Arratiatik: Unai Intxausti, Ekhi Burgoa, Izaro Mazo

2019-03-14 BBK Igorre

• 24 urtera artekoetan:

• Hego Uribetik: Mikel Aiartzaguena, Ander Anakabe eta Peio Molinuevo
• Arratiatik: Urko Iurrebaso, Oier Mendiolagoitia, Amaiur Atxa

2019-03-14 BBK Igorre

Gaurko saioko aurkezlea Zihara Enbeita izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Miriam Juaristi eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaizak egin du.

Datorren astean hurrengo kanporaketa biak jokatuko dira: 

  • Martxoak 20an, 10:00etan, Zallan, Enkarterri/Ezkerraldea - Uribe Kosta
  • Martxoak 21ean, 10:30ean, Markina-Xemeinen, Lea-Artibai - Durangaldea

 2019-03-14 BBK Igorre