XXII. BBK Sariketea aurkeztuko da astelehenean

2014/03/07
Bilboko BBK Salan egingo da aurkezpena, 11:00etan; Arkaitz Estiballesek, Ione Narbaizak eta Juanjo Respaldizak parte hartuko dute.

Bertsolari gazteen BBK Sariketea astelehenean aurkeztuko da, Bilboko BBK Salan,  11:00etan. Aurtengoa XXII. edizioa izango da.

Aurkezpenean Arkaitz Estiballes Bizkaiko Txapeldunak parte hartuko du. Gainera, bertan egongo dira Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, eta Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Bertsolaritza arduraduna be.

BBK Sariketea urtero antolatzen da. Eskualdeka eta taldeka jokatzen da.

Iaz Durangaldeak irabazi zuen.