Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Uribe Kostak irabazi du BBK Sariketako lehenengo kanporaketa

2021/10/18
Durangaldearekin kantatu dute Uribe Kostako bertsolariek lehenengo kanporaketan; Leioako Betiko ikastolan izan da saioa.

Leioan jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketa eta Uribe Kostak eta Durangaldeak hartu dute parte. Uribe Kostak batu ditu puntu gehien eta beraz, Uribe Kostakoek egingo dute sariketan aurrera.

Lehenengoz heldu da BBK Sariketa Leioara eta publikoan bertako ikasleak egon dira. Kantuan aritu diren bertsolariak, hurrengoak:

18 urtera artekoetan:

  • Uribe Kostatik: June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago
  • Durangaldetik: Araitz Katarain, Garazi Uriarte eta Kelmene Abaitua

25 urtera artekoetan:

  • Uribe Kostatik: Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza
  • Durangaldetik: Ander Elorriaga, Bittor Altube eta Leire Vargas

Gaurko saioko aurkezlea Asier Alcedo izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Leire Etxebarriak eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa asteazkenean jokatuko da Mungiako Torrebillela Aretoan. Bertan kantatuko duten taldeak Uribe Butroe eta Arratia izango dira. Saioa 10:30ean hasiko da.