Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Uribe Kosta ere, finalera

2018/03/13
Hego Uriberekin jokatu du Uribe Kostak BBK Sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa; finalean, beraz, Durangaldeak eta Uribe Kostak kantatuko dute martxoaren 22an.

BBK Sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa jokatu da gaur Sopelako Ander Deuna ikastolan. Bertan, Hego Uribe eta Uribe Kosta taldeek hartu dute parte, eta publikoan institutuko ikasleak eta irakasleak egon dira saioa adi-adi jarraitzen.

Saioaren amaieran, Hego Uribe taldeak 358,50 puntu batu ditu, eta Uribe Kostak, ostera, 375. Horrela, Uribe Kosta taldea izango da 2018ko BBK Sariketaren finalean kantatuko duen taldea Durangaldeko taldearekin batera.

Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Hego Uribe: Itxasne Rodriguez, Maider Altuna eta Maddi Egiguren.
    • Uribe Kosta: Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba.
  • 24 urtera artekoetan:
    • Hego Uribe: Markel Baroja, Enare Muniategi eta Mikel Aiartzaguena.
    • Uribe Kosta: Maddalen Ruesgas, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga.

Gaurko saioko aurkezlea Leire Garatxena izan da, eta epaimahaia Inazio Vidalek, Arkaitz Zipitriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan Ione Narbaiza aritu da.

Datorren astean, finala

Atzo eta gaur jokatutako finalaurrekoen ostean, datorren astean jokatuko da 2018ko BBK Sariketaren finala. Martxoaren 22an, eguenean, izango da Bilboko BBK Salan, 19:00etan.