Uribe Butroe taldea ere finalaurrekoetara sailkatu da

2021/10/20
Mungian jokatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren saioa Uribe Butroe eta Arratia taldeen artean; Uribe Butroek lortu du finalaurrekoetarako txartela.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren kanporaketa Mungian jokatu da gaur, Uribe Butroe eta Arratia taldeen artean. Uribe Butroek batu du puntu gehien, beraz, talde honek egingo du aurrera sariketan.
Saioa Mungiako Torrebillela Aretoan jokatu da eta bertako ikasleen babesa izan dute bertsolariek.

2021-10-20 Mungia. BBK

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:

Uribe Butroetik: Lur Olabarri, Eneko Elordui eta Izaro Bilbao
Arratiatik: Aner Zuluaga, Joane Bilbao eta Maindi Estiballes

  • 25 urtera artekoetan:

Uribe Butroetik: Ainhoa Gorostiaga, Joseba Ortuzar eta Jokin Arriola
Arratiatik: Amaiur Atxa, Unai Intxausti eta Irune Basagoiti

2021-10-20 Mungia. BBK

Gaurko saioko aurkezlea Iñaki Iturriotz izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.

Datorren astean hurrengo kanporaketa biak jokatuko dira:
Urriaren 25ean, 10.30ean, Gueñesen: Enkarterri/Ezkerraldea-Lea Artibai
Urriaren 27an, 10:30ean, Bilbon: Hego Uribe-Busturialdea