Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Udako bertso topaketan izena emateko epea ekainaren 21era arte zabalik.

2020/06/17
BURUZ BEHERA HANKAZ GORA ibiliko gara aurten, on-line egingo dugun udako bertso topaketa berezian.

Udako bertso topaketa on-line izango da aurten, eta domekara arteko epea dago izen emateko.

Aurten ezingo dugu ohiko udako barnetegirik egin, baina gure arteko harremanak zaintzen eta elikatzen jarraitu gura dugu.

Horretarako, on-line elkartzea proposatzen diegu DBH eta batxillergoko gazteei. Jakin badakigu ordu asko pasatu ditugula azken asteetan pantailari itsatsita, beraz, helburua pantailei erabilera ludikoa ematea izango da, eta neurrikoa, gainera! 

Udako bertso topaketa ekainaren 23, 24 eta 25ean izango da. Egun bakoitzean erronka bat egitea da proposamena. Parte hartzaileek egun horretan egin beharreko erronka azaltzen duen bideoa jasoko dute goizean, egunean zehar bete beharko dute erronka (kalean, median... nahi duten lekuan), eta begiraleei bidali. 

Ekainaren 25ean, gainera, 21:00etan, zuzeneko bertso afaria egingo da Onintza Enbeitarekin eta Etxahun Lekuerekin. Barnetegiko parte hartzaileek menua prestatu eta saioa gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, bingo berezia ere izango da.

Parte hartu ahal izateko eman izena

Izena emateko galdetegiko datuak bete behar dira, azken eguna ekainak 21. Parte hartzaileen artean whatsapp taldea osatuko da, eta bertatik bideratuko dira erronkak.