Udako bertso banetegia iruditan

2025/07/01
64 gazte batu dira ekainaren 23tik 26ra Ondarroan egindako bertso barnetegian.

Aurten ere, urtero moduan, udako bertso barnetegia egin dugu DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteekin. Bizkaia osoko 64 gazte batu dira Ondarroako Zubi-Zahar Herri Ikastolan bertsoa ardatz. Hamaika jarduera egin dituzte, tartean, bertso saioa, Saturrarani buruzko bertso hitzaldia, bertso eskolak, serigrafia tailerra, gau belak...
Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira.
Ederra izan da egonaldia. Gozatu irudiekin.

 2025- Udako bertso barnetegia