Epaile eta gai-jartzaile taldeak hasi dira udaberria prestatzen

2018/02/08
Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Txapelketari eta sariketei begira.

 

Formazio ikastaroak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak datorren Txapelketari eta sariketei begira. Hurrengoak dira:

EPAILETZA IKASTARO LABURRA

Epailetzari buruz gehiago jakin gura, edota epaile izateko trebatzen hasi gura duenarentzako aukera ederra da epailetza ikastaro laburra.

Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa epaile eta bertsozale ezagunak emango du epailetzari buruzko ikastaroa. Bi orduko iraupena izango du saioak eta epailetzan trebatu gura duen edonorentzat zabalik dago.

  • Data: 2018-02-22
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Lekua: BBEren egoitza, Durango
  • Doan
  •  Izena emateko edo zalantzak argitzeko:

 

GAI JARTZAILEENTZAKO AURKEZLETZA IKASTAROA

Gai horrek badu mamia. Xabier Amurizaren aspaldiko bertso ezagun honen hasierak dion moduan, gaiei mamia ateratzeko egin da gai-jartzailetzari eta aurkezletzari buruzko formazio saioa. 

Maite Berriozabal Berrizbeitiaren eskutik aste honetan egin da, batez ere, aurkezletza landu duen barne formazio saioa. Bertsolari Gazteen BBK sariketan, Eskolarteko txapelketan eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gai jartzaile eta gai emaile ibiliko diren kideak batu dira Durangon, Bertsozale Elkartearen bulegoan.

Bestalde, urtero legez, bertso eskola edo bestelako talderen batek gai-jartzailetzari buruzko ikastaroa egiteko interesa erakutsiko balu, ikastaroa antolatuko litzateke.