Txori kantari taldeak irabazi du Bermeoko kanporaketa

2023/11/08
Gazteen XXXI. BBK Sariketako bigarren kanporaketa Bermeon jokatu dute Azkena pentseu eta Txori kantari taldeek. Azken talde honek irabazi du kanporaketa, eta Getxoko finalaurrekora sailkatu dira zuzenean.

Gaur jokatu da Gazteen XXXI. BBK Sariketako bigarren kanporaketa, Bermeoko Eleizalde Ikastolan. Txori kantari taldeak eta Azkena pentseuk jokatu dute kanporaketa, eta lehenengo taldea sailkatu da Getxoko finalaurrekora, azaroaren 20an.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • Txori kantari: Malen Bilbao Basterra, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta Aiala Irurtia Montero. 
  • Azkena pentseu: Iradi Barrenetxea Akesolo, Eider Fernandez Aranburu eta Luberi Irurtia Montero.

Gaurko saioko aurkezlea Idoia Anzorandia Kareaga izan da eta epaimahaia Ander Elortegi GarateakEtxahun Lekue Etxebarriak eta Koldo Gezuraga Seijidok osatu dute. Idazkari beharra Maria Ortega Zubiatek egin du.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa datorren astelehenean jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan 10:00etan.