"Txikitin parian" taldea nagusitu da Zallan jokatutako hirugarren saioan
2025/11/10
Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketako azken aurreko kanporaketa jokatu da gaur goizean Zallako Mimetiz eskolan. "Txikitin parian" taldeak irabazi du saioa eta azaroaren 19an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekora sailkatu da.
Lehen hiru saioak jokatuta, aurrera doa Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketa. Zallako Mimetiz eskolan izan da gaur goizean saioa, Txikitin parian eta Enkarratia taldeen artean.
Ondorengoak izan dira parte hartu duten bertsolari gazteak:
- Enkarratia: Adur Lopez, Aimar Marcos eta Aiala Irurtia.
- Txikitin parian: Aner Goikoetxea, Amaia Gallastegi eta Iradi Barrenetxea.
Gaurko saioa irabazi duen taldea, beraz, 2. finalaurrekoetara sailkatu da. Eguaztenean jokatuko den azken kanporaketako irabazlea ere 2. finalaurreko horretara sailkatuko da.
Bestalde, saioan gai-jartzaile lanetan Jon Martinez Beaskoetxea ibili da, eta epaileak, ostera, Beñat Romero Maguregi, Juanjo Respaldiza Ozaeta eta Marta Ortiz Mateo izan dira. Amaitzeko, idazkari beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili da.

Datozen saioak:
- Laugarren kanporaketa azaroaren 12an izango da Durangoko Jesuitak ikastetxean. Minberatu zaizkigu eta Oizpeko Pantolluk taldeek hartuko dute parte.
- 1. finalaurrekoa azaroaren 17an izango da Mungian.
- 2. finalaurrekoa azaroaren 19an izango da Gernika-Lumon.
- Finala abenduaren 4an izango da Zornotzan.