Bizkaia

Formazio saioa antolatu dugu Txapelketan kantatuko duten bertsolarientzako

2020/03/03
Udabarriko Fasean eta zuzenean udazkenean kantatuko duten bertsolarientzako izango da saioa, martxoaren 24an.

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien eskutik, Txapelketako parte hartzaileei zuzendutako formazio saio laburra antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Saioa martxoaren 24an izango da, Durangon. Helburua, bertsolariei Txapelketa prestatzen laguntzeko tresnak ematea izango da.

2018-03-17 formazio sioa

Informazio orokorra:

Izen-ematea:

Izena emateko hemen.

Formazio saioan izena emateko aukera izango dute Udabarria Bertsotan-en izena eman dutenek, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020ra zuzenean sailkatuta daudenek.

Doako formazioa da, baina plazak mugatuak dira, beraz, izen eman beharko da. Izena emateko azken eguna martxoaren 11 izango da.