Txaber Altube eta Ekialdeko taldea irabazle Bizkaiko Eskolartekoan

2013/05/31
Txaber Altube abadiñarra eta Ekialdeko taldea suertatu dira irabazle Bizkaiko Eskolartean, helduen eta gaztetxoen mailan, hurrenez hurren.

Asteazkenean jokatu zen finala El Carmen aretoan. Saio bizia joan zen. Euskal Herriko finalerako, helduetan, Txaber Altube eta Ander Gerrikaetxeberria sailkatu dira. Umetan, Ekialdeko taldea: Beñat Bilbao Antxon Uriguen, Iruri Altzerreka eta Bittor Altube. Finala, Orion izango da, ekainaren 22an.