Otsailaren 6tik 8ra izango da neguko bertso barnetegia

2026/01/09
Baratze baserri eskolan izango da neguko bertso barnetegia; zabalik dago izen-emate epea eta urtarrilaren 22ra arte egongo da horretarako aukera.

Gautegiz-Arteagako  Baratze Baserri Eskolan batuko dira aurten ere otsailaren 6tik 8ra DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Egonaldiaren helburu nagusiak, bertsoagaz gozaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira aurten ere.

Otsailaren 6tik 8ra bitartean izango da barnetegia, hau da, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaituko da. Prezioa 73€-koa da (Familia ugariek %15eko deskontua izango dute; 63,50€).

Parte hartzeko izen emate orria bete beharko da eta ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.

Egonaldian, gaztetxoek ez dute dirurik beharko eta mugikorraren erabilera oso mugatua izango da.

IZEN EMATEA HEMEN


Barnetegira eraman beharrekoak:

  • Osakidetzaren txartela
  • Lo zakua
  • Oinetako erosoak mendirako
  • Kirolerako arropa
  • Etxeko zapatilak

Edozein zalantza izatekotan, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711

 

Ordainketa egiteko:

  • BBK: ES15 2095 0036 62 5060246189
  • Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426
  • Zenbatekoa: 73€ (63,50€ familia ugarietako kideek)
  • Kontzeptuan zehaztu, mesedez: barnetegia + parte-hartzailearen izen-abizenak.