Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Otsailaren 16tik 18ra egingo da bertso barnetegia Ajangizen

2018/01/10
Urtarrilaren 25era arte egongo da izen emate epea zabalik.

Lurraska aterpetxean egingo da aurtengo neguko bertso barnetegia, Ajangizen. Otsailaren 16tik 18ra, Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzeko.

Izen-emate epea, zabalik

Bertso barnetegian izena emateko epea zabali dago, eta urtarrilaren 25era arte eman ahalko da. Horretarako, bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera idatzi edo 94 6812711 telefonora deitu beharko da.