Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Otsailaren 15etik 17ra izango da neguko bertso barnetegia

2019/01/07
Lurraskan egingo da aurten ere barnetegia; izen ematea zabalik dago urtarrilaren 25era arte.

Ajangizko Lurraska aterpetxean egingo da otsailean Bizkaiko bertsolari gazteen neguko barnetegia. Bertan, 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteak elkartuko dira, eta helburua, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazte guztien arteko harremana sendotzea da.

Otsailaren 15etik 17ra bitartean izango da barnetegia, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaituko da. Gazte bakoitzaren kostua 40 eurokoa da.

Izen ematea, zabalik

Barnetegian izena emateko bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera idatzi edo 94 6812711 telefonora deitu behar da. Azken eguna urtarrilaren 25a da.