Bizkaia

Otsailaren 14tik 16ra izango da neguko bertso barnetegia, Gautegiz-Arteagan

2020/01/09
Otsailaren 14tik 16ra izango da neguko bertso barnetegia, Gautegiz-Arteagan

Baratze baserri eskolan batuko dira aurten 12 eta 18 urte bitarteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Helburu nagusiak, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea, eta beraien arteko harreman sarea sendotzea dira.

2019-03 neguko barnetegia

Otsailaren 14tik 16ra bitartean izango da barnetegia, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaituko da. Prezioa 40€-koa da.

Izen ematea, zabalik
Urtarrilaren 28ra arteko epea dago izena emateko.
Horretarako, izen emate orria bete beharko da, eta ordainketaren egiaztagiria eta osasun txartela atxiki beharko dira.

Eman izena orain, orri hau beteta!

Barnetegira eraman beharrekoak:

  • Osakidetzaren txartela
  • Lo zakua
  • Oinetako erosoak mendirako
  • Kirolerako arropa
  • Etxeko zapatilak

Edozein zalantza izan ezkero, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711