Onintza Enbeitak generoari buruzko ikastaroa emango die gaztetxoei

2015/06/18
Udako bertso barnetegian Onintza Enbeitak generoari buruzko ikastaroa emango die bat bateko taldeetako gaztetxoei. Ikastaroa, ekainaren 26an izango da arratsaldez.

Zuhaztietako udako bertso barnetegira doazen ikasleek ikastaro berezia izango dute aurten; Onintza Enbeita Maguregik generoari buruzko ikastaroa emango die. Onintzak adierazi duenez, "urteetan zehar emakumeoi plaza ukatu eta gero, azken 25 urteeetan geure lekua berreskuratzeko bideari ekin diogu".

Onintza, umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera. Eskualdeko txapela irabazi zuen urte hartan, eta harrezkero Bizkaian izan diren final guztietara sailkatu da. 2005, 2009 eta 2013ko Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu du.

2006an Emetik bertso kabaretaren sortzaile eta bultzatzaile izan zen beste bi emakumezko bertsolarirekin batera. Plazaz plaza ibili ondoren amaiera eman zioten ekimen horri. Gaur egun, ez da kasualitatea bertso saio musikatuetan hartzen du parte ohiko bertso saioez gain. Enbeitak gaineratu duenez "bidea, bide guztien moduan, ez da beti erraza izan, publikoaren aurrean nola agertu ere, zalantzan izan dugulako". 

Gehiago jakin nahi duenak bertso barnetegian izango du aukera.