"Oizpeko pantolluk" taldea nagusitu da azken kanporaketan
Lehen lau saioak jokatuta, Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketak amaitu du kanporaketen fasea. Laugarrena eta azkena Durangon izan da, gaur goizean, Jesuitak Durango ikastetxean. Bertan, "Minberatu zaizkigu" eta "Oizpeko pantolluk" taldeek abestu dute. Talde horietan bertsolari hauek hartu dute parte:
Minberatu zaizkigu:
- Izaro Pagaldai
- Joseba de Rueda
- Pello Muguruza
Oizpeko pantolluk:
- Haizea Rotaetxe
- Jon Abasolo
- Malen Ibarzabal

Azken kanporaketa izan da gaur jokatutakoa, eta "Oizpeko pantolluk" taldeak saioa irabazita azaroaren 19an jokatuko den Gernikako finalaurrekoan sailkatu da.
Gai-jartzaile lanetan Ander Aldazabal Olabarri ibili da. Epaileak, ostera, Beñat Romero Maguregi, Juanjo Respaldiza Ozaeta eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Idazkari lanetan Igor Menika Bengoetxea aritu da.
Datozen saioak
Kanporaketak amaitzearekin batera, finalaurrekoen fasea helduko da orain. Datorren astelehenean izango da finalaurrekoen lehenengo saioa, Mungiako Mugire txokoan, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, "Ari garela, ari garela" eta "Etazetak" taldeak arituko dira. Bigarren finalaurrekoa Gernikan izango da, Elai-alai aretoan, azaroaren 19an. Saio horretan, gaurko irabazlea, "Oizpeko pantolluk", eta "Txikitin parian" taldeak arituko dira bertsotan. Gazteen mailako iragarpenak izan dira saio bi horiek.
Nagusienen mailan, ostera, "Maiixo" eta "Zerobi" taldeak hartuko dute parte Mungiako finalaurrekoan; Gernikakoan, berriz, "Bizkaiko kopla gaztiek", "Mabe" eta "Piromanak" taldeak arituko dira kantuan. Finalaurreko hauetan sailkatzen diren taldeak aurrez-aurre arituko dira Zornotzan, Zelaieta zentroan, abenduaren 4an jokatuko den finalean.