Bizkaia

"Oizpeko pantolluk" eta "Bizkaiko Kopla Gaztiek" taldeak sailkatu dira Bertsolari gazteen XXXIII. BBK Sariketako finalera

2025/11/20
Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan izan ziren atzo bertsolari gazteen sariketako bigarren, eta azken, finalaurrekoak eta erabakita geratu da abenduaren 4ko finala.

Atzoko saioan A multzoko Txikitin parian eta Oizpeko pantolluk taldeak eta B multzoko Bizkaiko Kopla Gaztiek, Mabe eta Piromanak taldeak aritu ziren kantuan. Oizpeko pantolluk taldeak A multzoan eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeak B multzoan batu zituzten puntu gehien, eta beraz, abenduaren 4an finala jokatuko dute lehenengo finalaurrekoak irabazi zituzte Etazetak eta Zerobi  taldeekin batera.

Areto bete entzule batu zen atzoko saioan, tartean bertako Aek euskaltegiko ikasleak. Saioa oso giro ederrean joan zen.

Ondorengo hauek izan ziren atzoko protagonistak:

  • A multzoan, 18 urtera artekoetan:
    • Txikitin parian: Iradi Barrenetxea, Amaia Gallastegi eta Aner Goikoetxea.
    • Oizpeko pantolluk: Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolo.
  • B multzoan, 25 urtera artekoetan:
    • Bizkaiko Kopla Gaztiek: Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga.
    • Mabe: Araitz Katarain eta Kelmene Abaitua.
    • Piromanak: Enara Gallastegi eta Izaro Bilbao.

Saioko aurkezlea Koldo Gezuraga Seijido izan zen eta epaimahaia Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharra Igor Menika Bengoetxeak egin zuen.

2025-11-19 Bertsolari Gazteen Gernika-Lumo
Aurtengo edizioari amaiera emateko finala baino ez da falta. Sariketa azaroaren 3an hasi zen Bilbon, eta lau kanporaketa eta bi finalaurrekoeren ostean, erabakita geratu da abenduaren 4an, Zornotzako Zelaieta zentroan, ospatuko den finala.

Bertsolari hauek kantatuko dute finalean:

A taldeko finala:

  • Etazetak: Emile Zabala, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia.
  • Oizpeko pantolluk: Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolo.

B taldeko finala:

  • Zerobi: Irune Basagoiti eta Maider Altuna
  • Bizkaiko Kopla Gaztiek: Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga.

 Finala 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.