Neguko bertso barnetegia argazkitan

2023/02/13
70 gazte batu dira asteburuan Baratzen egindako bertso barnetegian.

Aurten ere, urtero moduan, neguko bertso barnetegia egin dugu DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteekin. Bizkaia osoko 70 gazte batu dira asteburuan bertsoa ardatz.

Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira. Mendi irteera, dantza, rapari buruzko ikastaroa, bertso afaria...

Ederra izan da asteburua. Gozatu argazkiekin.