Neguko bertso banetegia 2026 iruditan
2026/02/11
101 gazte batu dira asteburuan Gautegiz-Arteagan egindako bertso barnetegian.
Asteburu pasa ederra egin dute DBH1 eta Batxilergoko bigarren mailara arteko 101 gaztetxok, otsailaren 6tik 8ra, neguko bertso barnetegian.
Bertsoa ardatz, beste hamaika ekintza ere egin dituzte, tartean mendi irteera eta Onintza Enbeita eta Aitor Etxebarriazarragarekin bertso afaria.
Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira.
Ederra izan da egonaldia. Gozatu irudiekin.
Hurrengo zita handia udako bertso barnetegia izango da, ekainaren 22tik 25era, Ondarroan. Izen ematea maiatzean izango da.