Naroa Iturriozek irabazi du Bizkaiko eskolarteko laugarren, eta azken, kanporaketa
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu zen atzo, Igorren. Saioan puntu gehien batu zituena, eta beraz, finalera zuzenean sailkatu zen bertsolaria Naroa Iturrioz zornotzarra izan zen.
Ondorengo hamar gazteak izan ziren protagonistak:

Kanporaketa guztiek bezala, saioak atal bi izan zituen atzokoan ere, eta bigarren fasera Ekain Menika, Ekhi Barandiaran, Naroa Iturrioz, Peru Cristobal sailkatu ziren.
Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu zen, eta epaimahaia Ander Arrienek, Arkaitz Estiballesek eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Igor Menika aritu zen.
ERABAKI DA FINALA
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak lau kanporaketa izan ditu. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatu da, eta gainontzeko laurak puntuazioz. Hauek izango dira, beraz, datorren maiatzaren 30ean, Aulestiko frontoian jokatuko den finalean abestuko duten gazteak:
- Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo)
- Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
- Helene Yerga Bollegui (Bermeo)
- Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
- Izaro Pagalday Aburto (Zornotza)
- Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
- Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
- Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)
Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da, eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.