Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Muskizera heldu da bertso topaketa

2016/06/09
200 ikasle inguru elkartu dira Meatzari aretoan bertsoaren inguruan antolatutako topaketan.

 Meatzaldean egin dute bertso topaketek geldialdia asteon. Eguaztenean, bete egin zen Meatzari aretoa Muskizen, bertako 200 ikaslegaz. Cantarrana ikastetxeko eta Muskizko ikastolako LH5 eta LH6 mailako ikasleak, eta Muskizko institutuko DBH1eko ikasleak elkartu ziren bertan.

Arkaitz Zipitria eta Josu Landeta irakasleen gidaritzapean, ikasleek bertso sortak eta kantu zahar eta berriak kantatu zituzten, Lorea Zulaika gitarra jolearen laguntzagaz.

Bat-batean bertsoak entzuteko aukera ere eduki zuten, Paule Ixiar Loizaga eta Peru Vidal bertsolariekin.

Gainera, aurten sortu diren bat-bateko talde bietako partaideek koplak eta bertso musikatuak kantatu zituzten.

Azkenean, udaleko eta ikastetxeetako ordezkariei diploma banaketa egin zitzaien.

Hurrengo topaketa Bilbon izango da, ekainaren 13an, Arriaga antzokian.