Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Neguko bertso barnetegia egingo da Gorozikan martxoaren 6tik 8ra

2015/01/29
14 urtetik 18 urtera arteko gazteak elkartuko dira Muxikako Gorozika aterpetxean; izena emateko epea zabalik dago.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak asteburu pasa itzela egiteko eskaintza zabaldu du Muxikako Gorozika aterpetxean. Izan ere, aurten ere neguko bertso barnetegiak antolatu dira 14 eta 18 urteko gazteentzat.

Martxoaren 6an, 7an eta 8an izango da barnetegia. Hilaren 6an 17:00etan elkartuko dira gazteak, eta domekan, 8an, 12:00etan amaituko da egonaldia.

Gorozikara joateko izen emate epea zabalik dago. Horretarako, Bizkaiko Bertsozale Elkartera deitu (94 681 27 11), edo idatzi bizkaia.transmisioa@bertsozale.eus helbidera. Barnetegiak parte hartzeak 40 euro balioko du.

Animatu barnetegian parte hartzera!