Bizkaia

Martxoaren 25an egingo da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketa

2023/02/10
Algortan izango da topaketa aurtengoan; bertso bazkarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II. topaketa egingo da martxoaren 25ean, Algortan. Iaz egin zen lehenengoz Markina-Xemeinen eta, orduko arrakasta ikusita, aurten berriro egitea erabaki dugu.

12:30ean jarri dugu hitzordua Algortako San Nikolas plazan. Poteoarekin hasi, eta 14:30rako bertso bazkaria antolatu dugu Abian Kultur Elkartean. Jone Uria Albizuri eta Onintza Enbeita Maguregi ariko dira bertsotan. Bazkarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, 17 euroren truke. Txartelak erosteko azken eguna martxoaren 16a izango da.

Topaketaren helburu nagusia bertsoaren inguruan gabiltzan emakumeak batzea da, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin.

Animatu, zenbat eta parte hartzaileagoa eta anitzagoa, aberatsagoa!

2023-03-25 topaketa kartela