Martxoaren 18tik 20ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia

2022/02/16
Izen-ematea zabalik dago otsailaren 27ra arte; webgune honen bidez egin daiteke.

Baratze baserri eskolan batuko dira aurten DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira aurten ere.

Martxoaren 18tik 20ra bitartean izango da barnetegia, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaituko da. Prezioa 45€-koa da.

2021-02 Barneteguna

Otsailaren 27ra arte egongo da izena emateko epea zabalik.

Honetarako, izen emate orria bete beharko da eta ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko da.  Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.

Barnetegira eraman beharrekoak:

  • Osakidetzaren txartela
  • Lo zakua
  • Oinetako erosoak mendirako
  • Kirolerako arropa
  • Etxeko zapatilak
  • Musukoak

Covid protokoloa:

Partaide kopurua murriztuko dugu eta talde burbuiletan antolatuko ditugu gazteak otorduetarako eta lotarako, jakinda asteburu baterako izango dela bakarrik. Gainontzeko ekintzak legeek zehazten dutenaren arabera egingo ditugu.

Aterpetxe barruan, higienea eta aireztapena zainduko ditugu eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.  

Baldintzarik egokienak jarriko ditugun arren, gazteak gaixotzeko aukera beti egongo da. Kasuren bat agertuko balitz, osasun agintariei eta gazteen arduradunei jakinaraziko zaie. 

Barnetegia hastera doanean gazteren batek Covid-aren sintomarik izango balu, ezingo litzateke bertaratu. 

Edozein zalantza izatekotan, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711