Martxoaren 13an egingo dugu Batzar Nagusia

2021/03/05
Astran izango da batzarra 10:30etik aurrera eta bazkideek online jarraitzeko aukera ere izango dute.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen urteko Batzar Nagusia egingo dugu martxoaren 13an, zapatua, Gernika-Lumoko Astran.

10:30ean hasiko da batzarra. Lehenengo 2020 urtearen deskargua egingo dugu eta, gero, 2021eko egitasmoa aurkeztu.

Egoera berezia bizi dugunez, batzarra jarraitzeko aukera bi egongo dira: Astrara joanda edo online. Internet bidez jarraitu nahi duzuenok aurretiaz idatzi beharko duzue bizkaia@bertsozale.eus helbidera edo 94 681 27 11 telefono zenbakira deitu. Lotura eskainiko zaizue batzarra jarraitu ahal izateko.

Bertara joan nahi duzuenok ere komenigarria da lekua eskatzea, aforo murriztua egongo delako. Harremanetan jartzeko helbide eta telefono berak erabil ditzakezue: bizkaia@bertsozale.eus eta 94 681 27 11.

Batzarra jarraitzeko aukerarik ez daukazuen bazkideok ere eskuragarri izango duzue informazio guztia, Elkartean eskatuta.

Zelan ez, segurtasun neurri guztiak beteta egingo dugu bilkura.

2020ko Batzar Nagusia.