Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Maite Sarasolak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

2018/04/19
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira bederatzi gaztetxo oholtzaratu dira Deustun jokatu den saioan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Deustun, eta bederatzi gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena Maite Sarasola izan da.

2018-04-19 eskolartekoa deustu

Hauek izan dira bederatzi parte hartzaileak:
•    Maite Sarasola
•    Maddi Egiguren
•    Gerizeti Zubiaurre
•    Maider Altuna
•    Garikoitz Manzisidor
•    Iker Portillo
•    Iban Espilla
•    Koldo Villanueva
•    Gari Morgado

2018-04-19 eskolartekoa deustu

Gai-emaile lanetan Enare Muniategi aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Beñat Romero eta Juanjo Respaldiza izan dira. Idazkaria Ione Narbaiza izan da.
2018-04-19 Eskolartekoa Deustu

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:
•    Apirilak 23, 17:00etan, Durangoko Kurutziaga ikastolan
•    Apirilak 24, 17:00etan, Getxon, Erromoko kultur etxean
•    Apirilak 25, 17:00etan, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 6an jokatuko da Balmasedako Klaret Antzokian. Finaleko egunean egongo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira laster.