Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Maider Altunak irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

2020/10/07
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da gaur; guztira hamar gazte oholtzaratu dira Durangon jokatu den saioan

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketari atzo eman zitzaion hasiera Gernika-Lumon, eta gaur bigarren kanporaketa jokatu da Durangoko Kurutziaga ikastolan. Hamar gaztek egin dute gaurkoan bertsotan eta Maider Altuna izan da puntu gehien batu dituena, eta beraz, finalerako txartela lortu duen bertsolaria.

2020-10-07 Durango Eskolartekoa

Hauek izan dira hamar parte hartzaileak:

  • Iker Portillo
  • Leire Vargas
  • Araitz Katarain
  • Ixone Asategi
  • Sara Asenjo
  • Maider Altuna
  • Oihan Diaz
  • Mikel Arrate
  • Izaro Gaskon
  • Peio Lago

Gai-emaile lanetan Etxahun Lekue aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Ander Arrien eta Iñaki Aurrekoetxea izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

2020-10-07 Durango Eskolartekoa

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu; bi jokatu dira dagoeneko, eta honakoa izango da hurrengo eta azken kanporaketa:

  • Urriak 9, 17.00etan, Bilbon, Euskararen Etxean

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala urriaren 17an jokatuko da Arrigorriagako Lonbo Aretoan.