Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Lea-Artibaik irabazi du Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

2014/03/31
Arratiaren kontra jokatu dute finala Bilboko Kafe Antzokian; giro ederran amaitu da XXII. BBK Sariketa.

Lea-Artibai eskualdeko taldeak irabazi du XXII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Arratiaren kontra jokatu dute finala, eta lagun giroan, final ederra osatu dute denen artean Bilboko Kafe Antzokian.

Arratiako taldea, gaztetxoen taldean Aitor Asua Basterrak, Lur Ziarrusta Intxaurtzak eta Jon Larrabide Fuldainek osatu dute; gazteena, Malen Amenabar Larrañagak, Irati Astondoa Zuluagak eta Illart Gumuzio Larrazabalek.

Lea-Artibaiko taldean, ostera, gaztetxoetan Aitor Ruiz Urizarrek, Graxi Arregi Leonardok eta Naroa Loiola Lejardik kantatu dute; gazteetan, berriz, Aissa Intxausti Aburruzak, Eneko Arrate Sololuzek eta Nerea Ibarzabal Salegik.

Saioko aurkezlea Bernar Mandaluniz Plaza izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Moises Enbeita Ealok osatu dute.

Ariketa denak egin ostean, Lea-Artibaik 422 puntu lortu zituen; Arratiak, ostera, 396.