Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Lea-Artibaik eta Arratiak jokatuko dute BBK Sariketako finala

2014/03/25
Gaur goizean jokatu da azken finalaurrekoa Igorreko kultur etxean; Arratiako taldeak irabazi dio Busturialdeari, eta horrela, barikuko finalera sailkatzea lortu du.

Erabakita daude 2014ko BBK Sariketako finalistak: Lea-Artibai eta Arratia.

Gaur goizean jokatu da aurtengo sariketako azken finalaurrekoa Igorreko Lasarte aretoan. Arratia eta Busturialdeko taldeek kantatu dute, eta etxeko taldea izan da irabazlea.

Gaztetxoetan, Arratiako taldean Aitor Asua Basterrak, Lur Ziarrusta Intxaurtzak eta Jon Larrabide Fuldainek kantatu dute; Busturialdeko taldean, ostera, Lurdes Ondaro Malleak, Beñat Bilbao Landak eta Eneko Aldana Carrascok.

Gazteen taldean, berriz, Arratiako taldean Malen Amenabar Larrañagak, Irati Astondoa Zuluagak eta Illart Gumuzio Larrazabalek kantatu dute; Busturialdeko taldean, ostera Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarriak, Asier Galarza Garaik eta Koldo Gezuraga Seijidok.

Giro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Arratiako taldeak irabazi du 381.50 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 370.50 puntu lortu ditu.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martxoaren 28an, barikua, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.