Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Lea-Artibai taldeak irabazi du XXVIII. BBK Sariketako laugarren kanporaketa

2020/03/11
Markina-Xemeinen izan da gaur BBK sariketako laugarren eta azken kanporaketa Uribe kosta eta Lea-Artibai taldeen artean. Lea-Artibaik lortu du finalaurrekoetarako sailkapena.

Markina-Xemeinen jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako laugarren kanporaketa Uribe Kosta eta Lea-Artibai taldeen artean. Lea Artibaik batu ditu puntu gehien, beraz, talde honek egingo du sariketan aurrera.
Markina-Xemeingo Kultur Aretoan Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleak egon dira publiko moduan eta oso giro onean egin du saioak aurrera.
2020-03-11 BBK Markina Xemein
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Uribe Kostatik: Izaro Gascon, Jare Torralba eta Peio Lago
    • Lea Artibaitik: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Sara Asenjo
  • 24 urtera artekoetan:
    • Uribe Kostatik: Oihan Diaz, Mikel Arrate eta Peru Irastorza
    • Lea Artibaitik: Nahia Ibarzabal, Aitzol Goitia eta Garazi Navarro

Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Ander Arrienek, Beñat Romerok eta Jone Antsotegik osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.

2020-03-11 BBK Markina Xemein

Gaurko saioarekin amaitu dira Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK sariketako kanporaketak eta datorren astean hasiko dira finalaurrekoak. Lehenengoa martxoaren 16an jokatuko da Iurretan Busturialdea eta Durangaldea taldeen artean eta bigarrena, ostera, martxoaren 18an izango da Sopelan Hego Uribe eta Lea-Artibai taldeen artean.

Finala martxoaren 26an izango da 18:00etan Bilboko Sala BBKn, finalaurreko bakoitzeko irabazleen artean.