Bizkaia

Lea-Artibai taldeak irabazi du XXIX. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa

2021/10/25
Sodupeko Kultur Etxean izan da gaur BBK sariketaren hirugarren kanporaketa. Ezkerraldea/Enkarterri eta Lea-Artibai taldeen artean jokatu da gaurko saioa eta Lea-Artibai taldeak egin du aurrera sariketan

Gueñesen jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hirugarren kanporaketa Enkarterri/Ezkerraldea eta Lea-Artibai taldeen artean. Puntu gehien batu dituen taldea Lea-Artibai izan da eta beraz, talde honek egingo du aurrera sariketan.
Sodupeko Kultur Etxean Eretza Berri eta Avellaneda ikastetxeetako ikasleak egon dira publiko moduan eta oso giro onean egin du saioak aurrera.

2021-10-25 Sodupe BBK

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak
18 urtera artekoetan:

  • Enkarterri/Ezkerraldetik: Aiur Gallareta, Nahia Martin eta Ugaitz Elgezabal
  • Lea-Artibaitik: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga

24 urtera artekoetan:

  • Enkarterri/Ezkerraldetik: Asier Alcedo, Leire Portugués eta Amaiur Atxa
  • Lea-Artibaitik: Aissa Intxausti, Nahia Ibarzabal eta Irune Basagoiti

2021-10-25 Sodupe BBK

Gaurko saioko aurkezlea Jon Martinez izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Xabier Enbeitak osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.
BBK sariketako hurrengo kanporaketa eguaztenean jokatuko da, Bilboko Urretxindorra ikastolan 10:00etan Hego Uribe eta Busturialdea taldeen artean.